XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLERTI-EGUNA (1980).

Erria sor-azi bear da.

Ogiarekin bakarrik ez gara bizi, ezta politikaz bakar-bakarrik ere.

Amar-amabost urteotan euskal erria obeagotze lanean ez dugu lan geiegirik egin; ogi-irabazteari ta geure gauzak aintzatzeari ez diogu jaramon aundirik ezarri.

Politikari, ordea, sukartsu egin diogu.

Biok elkar uztartuak obeki lioakez, nonbait.

Orrezaz gaiñera gizonak, euskaldunak bereziki, beste zerbait bear du.

Bertsoa, poesia bear du euskaldunak, bere lur-arte zoragarriak eskaintzen diona baiño geiago bear ere.

Zergatik diostazu? Eta zergatik ez?, diotzut nik.

Jainkoa saiets utzi gabe bada ere, gizona gaillendu bear omen da gaur-egun.

Ederki! Baiña gizasemea ez duzu azala soilki, ba-du espirituzko arnasa ere, eta onek, jakiña, bere jatekoa bear.

Euskaldunaren espiritua, gaur beintzat, lur-jorik daukagu, sarri entzun eta irakurri dugunez.

Naimen leialtsukoak gaur, ez gutxi, lur-joari eskua luzatu ta euskal espiritua, gogoa sustatu nairik lan dagie.

Gisa geiago ez aipatzeko, or talde bi beiñik-bein, ots, langilleak ogia eskuratuz eta politikuak ortan ari dira eusko lurra obeagotu ta euskal jendea nolabait kulturatzen.

Lan txalogarria talde biona.

Ori ta guzti ere, errialde guztietan aitor oi duguna, auxe da: poetak, ots poetak dirala nun-naiko erria zuzpertu ta bizkor-azi dutenak.

Begira: erromarrak berak otsegille bat eramaten zuten aurretik gudarozteak sustatzeko.

Guk, berriz, bertsolariak... Eta olerkariak... Ez ote?.